Hori dio Robert Charlson atmosfera-kimikariak 30 urteko azterketaren ondorioz proposatu duen teoriak. Berak dioenez berotegi-gasen bidez atmosfera berotzen ari den industriak berak mikratik beherako partikulak aireratzen ditu. Partikula horiek gandu modukoa sortzen dute eguzki-izpiak islatu eta espaziora itzularaziz. Horrek lurrazalaren hoztea lekarke eta, ondorioz, berotegi-efektuak eragindako berotzea orekatu egingo luke neurri batean.
Dena den, fenomenoa ez da oso ezaguna eta PICCASO-CENA izeneko misioa antolatu dute horretarako, laser-izpi berezia izango duen satelite bidez, hodeiek eta partikula horiek isolatzen duten eguzki-argia neurtzeko.
Edonola ere, berotegi-efektuak gau eta egun dihardu eta beste fenomeno horrek partikula horiek dauden tokietan eta egunez soilik. Horregatik ez dirudi bi efektuak guztiz orekatuta daudenik.