Zapatariek (Gerris sp.) ur gainean ibiltzeko trebezia dute, erraz ibiltzen dira putzuen ur-azalean. Eta adituak beti txunditu izan ditu gaitasun horrek. Orain arte uste zuten oinen azpiko argizari-metaketei esker geratzen zirela uraren gainean, baina, dirudienez, aire-poltsa batzuek eragiten dute hori, oinetako ileen eta ildasken artean geratzen diren aire-poltsek, hain zuzen.