Aintzira Handietan drainatzearen ondorioak agerian

Ipar Amerikako Aintzira Handiak aspaldidanik erabili izan dira merkantziak zein pertsonak garraiatzeko; eta, kasu askotan, ibai-hondoak drainatu dira eta kanalak eraiki dira ontziak laku batetik bestera igarotzeko. Michigan eta Eire lakuen arteko ibaia horren adibide da: 1962an drainatu eta kanal bat eraiki zuten.

Bada, Michigan eta Huron aintziretan hasiak dira obra haren ondorioak ikusten: hondoak batez beste 18 bat metro egin omen du behera, eta ur-maila 20-33 cm jaitsi da. Bi aintzira horiek zenbait egitura geologikoren bidez lotuta daude. Ondorioz, bati eragindakoan bestean ere ikusi dira ondorioak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila