Aingirak desagertzear

Europako ibai-aingiren (Angilla angilla) kopuruak beherakada izugarria, % 99 koa, jasan du 1978tik hona. Adituen ustez, poluzioa izan liteke errudunetako bat. Izan ere, aingirak behin ugaltzen dira eta bizitzaren zati handi bat estuarioetan igarotzen dute; 10-50 urte bitartean behar izaten dute heltzeko. Epe horretan, poluitzaile iraunkorrak, PCBak besteak beste, beraien sexu-organoetan metatzen dira eta organo horien heriotza eragin edota ugalketa-prozesua eragozten dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila