Genzyne Transgenics enpresak Estatu Batuetan, Massachusetts-eko baserri batean, ahuntz bereziak hazten ditu sendagai transgenikoak lortzeko. Produktu transgenikoa sortzeko, zientzilariek eskuratu nahi duten produktua gizakiarengan fabrikatzen duen ADN-zatia animalien fetuei txertatzen diete. Gero animalia hazten denean, lortu nahi den giza produktua produzitzen du.
Sistema horren bidez ahuntzek gizakiaren antitronbina III substantzia sortu dute eta horixe sartuko diete Londresen hogei bat bolondres osasuntsuri ikerketa burutzearren. Sendagai honek gaur egun erabiltzen den proteina (antitronbina plasmatikoa) ordezka dezake.