Ahmed H. Zewail-ek jasoko du. 1946ko otsailaren 26an jaio zen Egipton eta Alexandriako Unibertsitatean ikasi zuen. Pennsylvaniako Unibertsitatean egin zuen bere doktoradutza eta handik Kaliforniako Berkeley Unibertsitatera joan zen IBMn ikertzeko. Gaur egun Kaliforniako Teknologia Institutuko irakaslea da. Bere lanarengatik, gutxienez, hogeita lau sari jaso ditu.
Zewail-ek erreakzio kimikoen tarteko pausoak detektatzeko teknikak garatu ditu. Teknika horien emaitzei esker 1999ko Kimikako Nobel Saria eskuratuko du. Esan behar da ikerketa hori joan den urtean Nobel saria jaso zuten Pople-en eta Kohn-en lanarekin erlazionatuta dagoela. Azken horien teorien bitartez kalkulatu ohi da Zewailen esperimentuek neurtzen dutena, alegia.