Afrikako lurzoruaren mapa digitala abian

Afrikako lurzoruaren mapa digitala abian
2009/02/01 | Elhuyar

Afrikako lurzoruaren lehenengo mapa digitala prestatzen ari dira Afrikako Lurzoruaren Informazio Zerbitzuen proiektuan. Saharaz hegoaldeko 42 herrialdetako lurzoruaren egoerari eta propietateei buruzko informazio eguneratua emango du mapak. Horretarako, satelite bidez neurtuko dituzte lur-sailen elikagai-kantitatea, hezetasuna eta materia organikoa. Satelite bidezko neurketez gainera, zoriz aukeratutako 60 tokitan laginak hartuko dituzte datozen lau urteetan, eta lurraren propietate kimikoak eta fisikoak neurtuko dituzte haietan. Orain arte izan ez duten informazio-iturri paregabea lortuko dute orain hango nekazariek.

1
250
2009
2
029
Geografia
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila