Adimendun sentsoreak garatzeko urrats berria

Dirudienez, adimendun sentsoreek gero eta garrantzi handiagoa izango dute. Izan ere, gero eta sistema aurreratuagoak asmatzen ari dira eta, horrekin batera, gero eta esparru gehiagotara zabaltzen ari dira.

Hori ikusita, Herbeheretako Delft Teknologia Unibertsitateko agintariak etorkizunari begira ipini dira eta Adimendun Sentsoreen MikroSistemen (DISens) erakundea sortzea erabaki dute, arlo horretako ikerketa bultzatu eta inguruko enpresekin batera lan egiteko.

Adimendun sentsoreak, besteak beste, autoak automatikoki gidatu ahal izateko eta medikuen lan-tresnak hobetzeko erabil daitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila