Abioi ala helikoptero?

Ibilgailu aereoen aro berri bati hasiera eman zaiola esan liteke, irudian duzuenaren kausaz. Errotore baskulagarriari esker, irudikoa helikopteroak egin ditzakeen zenbait maniobra burutzen duen abioia da. Beraz, turbopropultsioz dabilen abioia da, baina helikopteroen moduan lurrar eta lurrutz dezake eta airean puntu batean geldik ere egon daiteke. Bere hego sendo eta trinkoetan muntatutako errotore higikorrek ematen diote ahalmen hori.

Lurrartu edo lurrutzi behar duenean, abioi honek helizeak horizontalki ipintzen ditu eta abiadura handiz ibili behar duenean aitzitik, bertikalki ipintzen ditu helizeak.

Argazkian erakusten dena prototipo bat besterik ez da. Datorren hamarkadaren erdialderako merkaturako produzitzen hasiko direla uste da. Aireportu egokirik ez duten herrialdetan honelako abioia oso erabilgarria gerta daitekeela ez dago zalantzan jartzerik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila