Estatu Batuetako aireko armada abiadura hipersonikoetan, soinuaren abiadura baino 15 aldiz abiadura handiagoan, egindako hegaldiak aztertzeko balioko duen aire-tunela diseinatzen ari da. 18.000 km/h-ko abiadura gaindituko omen du, eta egitura aerodinamikoek abiadura horretan duten jokabidea aztertzeko erabiliko da (abiadura handiko hegazkinak, misilak, etab.).
Tenperatura-arazoak gainditzeko, presio altua eta erdi-mailako tenperatura erabiliko dira airea tunelean sartzeko. Gero, energia handiko elektroi-izpi batek (100 MW) energia gehiago emango dio aireari eta azeleratu egingo du. Lortutako abiadura gasaren energia-kantitatearen araberakoa izango da.