Bi ikerketa independenteren arabera, neke kronikoa duten gaixoek magnesio-falta izaten dute.
Behiaren odola oinarri harturik sorturiko produktua erabili nahi da pertsonengan odol-transfusioak egiteko.
Gizonezkoaren garuna emakumearena baino hiru aldiz azkarrago hondatzen omen da.
Eguzki-izpietatik babesteko krema edo pomadatan azido urokanikoa da osagai bat. Horrek larruazaleko minbizi-mota batzuk eragiten ditu.
Duela 7.500 urteko eskeleto bateko HLA ehun-taldean zeuden geneak aztertu dituzte biologia molekularrezko teknikak erabiliz.
Lyoneko Zientzia Aplikatuetarako Institutu Nazionalean, injineruentzat asignatura artistikoak ipini dituzte.
Saturno, Urano eta Neptuno planetek bezalaxe, badirudi Lurrak ere garai batean satelite-sistema zuela. Sistema hori dirudienez 2.800 urtetan hamasei etapatan desagertu zen.
Thomson-CSF etxeak Sobiet Batasunean 4.500 kilometroko gasbidea bukatu berri du.