Albisteak

Fukushimako istripuko erradioisotopoak sistema lurtarretan nola zabaldu diren aztertu dute

2020/10/28

Japoniako gobernuak Fukushimako tona bat ur erradioaktibo ozeanora jaurtiko duela iragarri eta egun gutxira, Nature Reviews Earth & Environment aldizkariak istripuan zabaldutako erradioisotopoen monitorizazio luze batek utzitako emaitzak argitaratu ditu.

SARS-CoV-2aren transmisio-bideak, gero eta ezagunagoak

2020/10/22

Izurriaren hedapena ulertzeko, ezinbestekoa da SARS-CoV-2aren transmisioa ezagutzea. Ikerketa zientifiko ugari argitaratu dira horri buruz, eta, Science aldizkarian argitaratutako artikulu …

Osiris-Rex zundak lortu du Bennu asteroidetik lagina hartzea

2020/10/21

2016an jaurti zuten Osiris-Rex zunda espaziala, eta, bi urte eman ditu Bennu asteroidearen inguruan orbitatzen. Gaur, gaueko 00:05 h-etan, hamar …

Giro-tenperaturako lehenengo supereroalea lortu dute

2020/10/20

Fisika esperimentalaren erronka handietako bat gauzatu berri da, Nature aldizkariaren azalak erakutsi zuenez: lehenengo aldiz, giro-tenperaturan supereroalea den material …

Bi egarri-motak modu desberdinean kudeatzen ditu garunak

2020/10/16

Ugaztunentzat, likidoak edatea berezko portaera da, baina bi egarri-mota ase behar izaten dituzte: bata, egarri osmotikoa da, odoleko gatz mineralen …

Munduko ekosistemen % 30 berreskuratuta, % 70 murriztu daiteke espezieen desagerpena

2020/10/15

Klima-larrialdiaren eta biodibertsitate-galeraren auziek ekosistemak berreskuratzeko apustu globala eskatzen dute. Globala, eta bi helburuak modu bateratuan aintzat hartzen dituena, hamabi herrialdetako hainbat zientzialarik Nature aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera. Munduan lehentasunez berreskuratu beharreko eremuak identifikatzea ezinbestekoa dela diote, kalkulatu baitute ezen, haietako  % 30 berreskuratuta, aurreikusitako espezieen desagertzeen % 70 ekidingo liratekeela, eta Industria Iraultzatik atmosferan metatutako karbonoaren erdia xurgatuko.

CRISPR metodoan oinarritutako test azkar eta erraz bat garatu dute

2020/10/14

CRISPR genoma editatzeko metodoa erabilita, SARS-CoV-2 birusa bost minututan detektatzen duen test azkarra garatu dute Kaliformiako Unibertsitateko ikertzaileek, Jennifer …

Kimikako Nobel saria, genoma editatzeko CRISPR/Cas9 metodoa garatu zutenei

2020/10/07

Emmanuelle Charpentier eta Jennifer A. Doudna biokimikariek jasoko dute 2020ko Kimikako Nobel saria, haiek garatutako edizio genetikoko teknikak egin dituen ekarpen iraultzaileengatik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila