Albisteak

Klima-aldaketak gaztetu egin ditu Alpeak

2004/10/01

Alpeetan oraintsu egindako ikerketen arabera, badirudi haize hezeari zor diotela Alpeek beren itxura liraina eta gaztea.

Eguzki-sistema salbuespena da Unibertsoan

2004/10/01

Eguzki-sistematik kanpo planeta asko aurkitzen ari diren arren, astronomoen ustez litekeena da eguzki-sistema bakarra izatea Unibertsoan.

Izokinetik jaiotako amuarraina

2004/10/01

Japoniarrek asmatutako teknika baten bidez, posible da izokinetatik amuarrainak jaiotzea.

Zenbat hazi eta gizendu behar dute haurrek?

2004/10/01

Haur osasuntsuak zenbat hazi eta gizendu behar duten azaltzen duen gida berria argitaratuko du datorren urtean Munduko Osasun Erakundeak.

Birziklatzera behartuta

2004/10/01

Tresna elektrikoen ekoizleak behartuta egongo dira erosleek itzulitako tresnak hartzera eta birziklatzera.

Vostok lakua: eztabaida beroa izotzetan

2004/10/01

Antartikan dagoen Vostok lakuak ez du Eguzkiaren izpirik jaso azken 15 milioi urteetan, gutxienez. Zientzialariek interesa dute ikusteko nolako ekosistema dagoen hainbeste denboran atmosferarekin kontakturik izan ez duen inguru horretan.

Ultrasoinuak odolaren bidea arakatzeko

2004/10/01

Buxatutako arteriak aztertzeko, ultrasoinuetan oinarritutako gailu bat asmatu dute.

Atmosferako poluzioa, koralen galbide

2004/10/01

Mende honen bukaerarako, orain dauden koralen eta planktonaren erdia baino ez da geldituko.

Izotz Aroko sukaldariak

2004/10/01

Duela 22.000 urte gizon-emakumeek garagarra eta garia ehotzen zituztela ondorioztatu dute zientzialariek.

Erretiroa hartzeko garaia iritsi zaio Alvin itsaspekoari

2004/10/01

40 urte itsasoaren sekretuak agerrarazten eman eta gero, Alvin ordezkatzeko garaia da. 1.800 ikerketa egin ahal izan dira Alvin -ek bildutako datuei esker.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila