Albisteak

Softwarea eta Kuba bezala, orain bioteknologia librea!

2005/06/01
Australiako Camberrako ikertzaileek landareak genetikoki eraldatzeko beste teknika bat aurkeztu dute.

Argia ehun aldiz mantsoago

2005/06/01
Fisikari-bikote batek laser-pultsu baten abiadura ehun aldiz txikitzea lortu du, kristal fotoniko batetik argia pasarazita.

Enceladus ilargiak atmosfera du

2005/06/01
Saturno aztertzen ari den Cassini espazio-ontziak egin du aurkikuntza: Enceladus ilargiak badu atmosfera. Beraz, atmosferadun ilargien talde txikia gizendu du …

Txerria etxekotu zenekoa

2005/06/01
Txerriak gutxienez zazpi alditan etxekotu ziren, Asiako eta Europako leku desberdinetan, duela 10.000 urte inguru.

Lurreko espezie guztien katalogoa

2005/05/01
Lurreko espezie guztien katalogoa egin nahi dute zientzialariek, eta, horretarako, espezie bakoitzaren ‘barra-kodea’ egitea proposatu dute Londresen.

Zahartu ahala itsutu, gene batean dago gakoa

2005/05/01
Zahartzaroko itsutasuna makularen endekapenagatik gertatzen da askotan; bada, mutazio ia hutsal batek eragiten du endekapen hori.

Neutrinoen itxuraldaketa ikertzen

2005/05/01
Zientzialariek 50 urte daramate galdera honen erantzuna zein den jakin nahian: neutrino bat bihur daiteke beste mota batekoa?

Exoplanetak begi-bistan, azkenean!

2005/05/01
NASAren Spitzer espazioko teleskopioari esker, bi astrofisikari-taldek exopla-neta bana ikusi dute igortzen duten argi infragorriari esker.

Erresonantzia magnetikoa, Alzheimerrari aurre hartzeko

2005/05/01
Alzheimerraren eragina arintzeko, ezinbestekoa da lehenbailehen detektatzea gaitza.

Haizea gogor Titanen

2005/05/01
Cassini zundak bidalitako irudiak erabilita, Titango atmosferako haizearen abiadura neurtu dute: 34 m/s da (122,4 km/h) atmosferaren erdialde-behealdean.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila