Albisteak

CAF-Elhuyar sariak banatzeko ekitaldia izan da gaur San Telmo museoan

2012/04/26

Gaur banatu dira 2011ko zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak. Patricia Navarro, Alfredo Sarmiento eta Jone Omar kimikariek eta Jon Makibar ingeniariak jaso dituzte dibulgazio-artikuluen kategoriako sariak, artearen kimikari eta biofindegiei buruzko artikulu banarengatik. Zientzia-kazetaritzaren arloko saria, berriz, Gorka Zabaleta kazetariarentzat izan da, itsas hondoaren mapei buruz Zumaiako Baleike aldizkarian argitaratutako erreportaje bati esker. Elhuyar Fundazioaren Merezimendu saria Jose Mari Elortza EHUko kimika-irakasleak jaso du aurten.

Beste pauso bat eman dute hiesaren birusari zeluletara sartzea eragozteko

2012/04/25

Hiesaren birusaren (GIB) azalean dauden lipido batzuk zelula infektatzeko gako direla deskubritu dute Kataluniako eta Alemaniako ikertzaileek elkarlanean. Horrez gain, …

Bakterio erresistenteen birulentzia handitzen duen gene bat aurkitu dute

2012/04/25

Bakterio antibiotikoekiko erresistente batzuk birulentoagoak egiten dituen gene bat aurkitu dute Estatu Batuetako NIAID institutuko ikertzaileek; eta gene hori hedatzen …

Pioneer zunden ibilbide arraroak ez du exotikotik deus

2012/04/23

Ordenagailu bidezko simulazio oso zehatzen bidez, Estatu Batuetako eta Kanadako ikertzaileek ebatzitzat eman dute hamahiru urteko misterioa. Pioneer 10 eta …

Pinguinoak espaziotik

2012/04/19

Pinguino enperadorearen zazpi kolonia berri topatu dituzte biologoek satelitetik egindako argazkiak erabilita. Azken estimazio horren arabera, 595.000 ale ikusi dituzte, …

H5N1 birusaren auzia: ikerketak osorik argitaratuko dira

2012/04/19

Estatu Batuetako gobernuak —Biosegurtasunaren Aholku Batzordeak (NSABB) gomendatua— H5N1 gripe-birusarekin egindako bi ikerketek emaitzak osorik ez argitaratzeko eskatu zuen joan …

Aurorak Uranon

2012/04/18
NASAren Hubble teleskopioak Uranoko auroren irudiak hartu ditu. 2011ko azaroan detektatu zituzten puntu zuri gisa ikusten diren bi aurora, eta …

Euriaren inpaktu fosilaren mezua

2012/04/11

Eguzkiak gutxi berotzen zuen garaian, izotzaz gain ur likidoa zegoen Lurrean. Zientzialariek orain arte ez dute ulertu zergatik, baina Hego …

Milioi bat urteko errautsek iradokitzen dute sua uste baino lehenago erabili zela

2012/04/04

Hego Afrikako haitzulo batean aurkitutako milioi bat urteko errautsak aztertuta, Bostoneko Unibertsitateko arkeologoek ondorioztatu dute hominido batzuek egindako suarenak zirela …

Marihuanak oroimena nola asaldatzen duen azaldu dute

2012/04/03

Aspalditik jakina bada ere cannabisak oroimen-galerak sorraraz ditzakeela, Cell aldizkarian argitaratutako ikerketa batek prozesu horren mekanismoa azaltzea lortu du. Juan Mendizabal eta Pedro Grandes EHUko neurozientzialariek parte hartu dute ikerketan, Frantzia, Kanada, Txina eta Ameriketako Estatu Batuetako beste hamabost ikertzailerekin batera.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila