55 Cancri izarraren bosgarren planeta

55 Cancri izarraren bosgarren planeta
2007/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA)

Orain dela 18 urte hasi ziren astronomoak Lurretik 41 argi-urtera dagoen 55 Cancri izarraren inguruan ikertzen, eta urte hauetan ikusi dute izarrak kulunka txiki-txiki batzuk egiten dituela, inguruan biraka dituen planetek eragiten dioten erakarpen-indarraren eraginez. Orain arte bazekiten izarrak lau planeta zituela, eta, orain, bosgarrena aurkitu dute.

Bosgarren planeta hori aurkitzea interesgarritzat jo dute, gainerakoak ez bezala bizitza garatu ahal izateko distantzia egokira dagoelako bere izarretik (gainerakoak hurbilegi edo urrunegi daude, eta haietan bizitza garatzea ezinezkoa da, hotzegiak edo beroegiak direlako).

Bizia garatzeko eremu egokian egon arren, baliteke planeta hori gasezko bola handi bat izatea, eta, beraz, han bizirik ez egotea. Baina astronomoek uste dute litekeena dela Lurraren antzeko ezaugarriak dituen ilargi bat izatea, edota beste planetaren bat egotea eremu horretan bertan.

1
237
2007
12
011
Astronomia
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila