3,6 mila milioi pertsona soberan

Gaur egungo ugaltze-tasaren arabera, XXI. mendearen bukaeran Lurrean hamabi edo hamabost mila milioi biztanle izango direla kalkulatu dute. Hala ere, Cornell unibertsitateko ekologi irakasle den David Pimentel-ek dioenez, munduan bi mila milioi pertsona izatea litzateke ideala. Gaur egun ordea, 5,6 mila milioi bizi gara gure planeta honetan.

Pimentelek bere kalkuluak Lurrak dituen baliabideak kontutan hartuta egin ditu eta San Frantziskon Zientzien Aurrerapenerako Amerikako Elkartearen urteko batzarrean aurkezteko parada izan du. Dena den, soberako 3,6 milioi biztanleei zer gertatuko litzaiekeen ez du adierazi.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila