32 biteko mikroprozesadoreentzat sistema eragile berriak

td class="art-testua" valign="top">

Compaq 386 mikroordenadorea kaleratu den une honetan eta 80386 mikroprozesadorean oinarritutako beste makina batzuen aurkezpena epe motzean espero den une honetan, gerora erabiliko den sistema eragilearen inguruan zalantza handiak sortu dira, eta jakina denez, IBM-k bere asmoak argitzen ez dituen bitartean zalantzek jarraituko dute.

Hala ere, DOS 3-1 sistema eragilea behin behineko soluzioa besterik ez dela argi dago, zeren eta muga garrantzitsua bait du; modu birtuala eta multiataza ez ditu barneratzen. Jarraituko dion sistema eragileari dagokionez, Microsoft-ek ez du informazio gehiegi aurreratu nahi. Hiru linea desberdinetan ari da lanean. Alde batetik, Xenix V/386, Unix sistemaren bertsioa dago (Microsoft etxeak egindakoa). Urtearen hasieran kalean aurkitzea espero da. Sistema eragile hau oso ezaguna izan arren eta merkatuan bide berriak irekitzen hasi arren, eragozpen bat du: DOS sistemaren gaurko bertsioarekin bateragarria ez izatea.

Hau dela eta, Seattle etxeak beste bi produktu berri atera nahi ditu urtearen hasieran. Lehenengoa 80386 prozesadoreari egokitutako WINDWS ingurune operatiboaren bertsio berezia izango litzateke. Scott Treseder-ek (Konpainiako bozeramaleak) dioenez, bertsio honek sistema eragilea barneratuko du eta programa bat baino gehiago une berean eta beraien artean interferitu gabe egikaritzea onartuko du. Hau lortzeko, mikroprozesadoreari modu birtualean funtzionarazi beharko litzaioke; aplikazio edo programa bakoitzarentzat 8086 prozesadorea simula dezan.

Bigarren produktua, hain entzuna den DOSen 5. bertsioa da; Advanced DOS 1.0 ere dei daitekeena. Bertsio honek, gauza askoz sofistikatuagoak eskatuko ditu: prozesuen arteko komunikazioa, 16 Mbyteko memoriaren erabilera, multiataza, eta denbora errealeko prozesuen kontrolerako utilitateak. Sistema eragile hau, oraingo PC-en erabiltzaileek dituzten beharrak baino konplexuagoak betetzera zuzendua dago eta aplikazio-mota berri baten agerpena eragingo du, hala nola, datu-base banatuak, prozesuen kontrolerako sistemak etab.

Baina, produktu hauek kaleratzen ez diren bitartean, software-etxe asko merkatuan dagoen hutsunea bete nahian sistema eragile berriak garatzen ari dira. Hau da PC/MOS/386 Software Luik etxeak egindako sistemaren kasua. Funtsean, multiataza barneratzen duen MS-DOSen bertsio bat da; dauzkaten programekin gustora egon arren, programa-multzo bat batera egikaritzea nahi izango luketeen erabiltzaileei zuzendua hain zuzen. Pick etxeak aldiz, guztiz kontrako jokaera izan du. Etxe honek eskaintzen duen sistema eragilea, ez da MS-DOSekin bateragarria.

Azkenik, hiperbegiraleak ere existitzen dira; hauek memorian une berean sistema eragile bat baino gehiago kargatuta edukitzea onartzen duten kontrol-programak dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila