31 urteren ondoren, Pioneer 10 isildu egin da

Pioneer 10 espazio-ontziaren seinalea urtarrilaren 7an jaso zen azkeneko aldiz. Orduan, Lurretik 12 mila milioi km-ra zegoen, eta seinaleak, argiaren abiaduran, 11 ordu eta 20 minutu behar izan zituen Lurrera iristeko.

Bai hori eta bai horren aurretik jaso zen seinalea oso ahulak izan ziren.

Hala ere, otsailaren 7an berriro saiatu ziren seinalea jasotzen, baina ez zuten ezer lortu. Orduan, gehiagotan saiatzeko asmorik ez zutela adierazi zuten NASAkoek.

Pioneer 10 espazio-ontzia 1972an espazioratu zuten, eta lehenengoa izan zen asteroide-gerrikoa zeharkatzen, Jupiterren irudiak hartzen eta Plutondik haratago joaten.

Misioa ofizialki 1997an eman zuten arren bukatutzat, orain dela gutxi arte jarraitu dute seinalea jasotzen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila