Zientziaren Garapenerako Estatu Batuetako Elkarteak (AAAS) bideo deigarri bat erakutsi du aurtengo batzarrean. Artikoak 25 urteko epean izan duen bilakaeraren irudiak biltzen ditu bideoak, minutu bakarrean. Satelite bidezko irudiek garbi erakusten dute Artikoko izotza gero eta gazteagoa dela, eta azalera galtzen ari dela, urtetik urtera gero eta zailagoa baita udan galdutakoa berreskuratzea neguan. Kalkulatu dutenez, gutxienez 4 urte dituen izotzak estalitako azalera % 26tik % 7ra igaro da azken 25 urteotan.