Claudio Palomo EHUko Kimika Organikoko katedradunak jaso du 2008ko Euskadi ikerketa-saria, Zientzia eta Teknologiaren modalitatean. Epaimahaiaren ustez, Palomo irakasleak oso ekarpen garrantzitsuak egin ditu sintesi organikoan, eta metodologia berriak garatzeko laguntza nabarmena eman du, karbono-karbono loturak sortzeko, baina baita zenbait arlo terapeutikotan molekula bioaktiboak sortzeko ere.