Jon Markaide Osoro astronomo eta astrofisikariari emango diote aurtengo Euskadi ikerketa-saria. Espaziotik datozen uhin elektromagnetikoak aztertzea izan da ikertzailearen lan nagusia. Argia, X izpiak, argi infragorria, irrati-maiztasunak eta abar aztertu ditu, uhin horien guztien iturria ikertzeko.
Izan ere, izarretatik edota izarren leherketetatik, argiaz gain, beste izpi-mota batzuk iristen zaizkigu. Eta izpi horiek irrati-teleskopioen bitartez jaso eta azter daitezke.