1945eko hoztea, metodologia-kontua

1945eko hoztea, metodologia-kontua
2008/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: AEBko gobernua)

1860. urtetik aurrera, lehorreko eta ozeanoko tenperaturen erregistro jarraitua dugu. Erregistro horretan, besteak beste, Lurrak izan dituen berotze- eta hozte-aldiak ageri dira. Zientzialariek horietako gehienei aurkitu diete azalpena, baina badago orain arte azalpenik izan ez duen gertaera bat: 1945ean, Bigarren Mundu Gerra bukatu zen urtean, itsasoko tenperatura 0,3 ºC jaitsi zela adierazten du erregistroak. Lehorrean, berriz, ez zuten inongo aldaketarik hauteman, eta ez da inongo fenomeno klimatikorik ez geologikorik aurkitu hozte hori azal dezakeenik.

Jakin-min handia zuten zientzialariek zer dela-eta gertatu ote zen hori, eta, Estatu Batuetako eta Britainia Handiko talde batek aurkitu du azalpena behingoz: neurketak egiteko metodologia desberdina erabiltzeak eragin zuen jasotako datuek tenperatura-alde hori izatea.

Bigarren Mundu Gerran zehar, itsasoko tenperaturaren neurketa gehien-gehienak Estatu Batuetako itsasontziek egin zituzten. Gerra bukatutakoan, ordea, itsasontzi ingelesek ekin zioten berriz neurketak egiteari. Estatu Batuetako tripulatzaileek itsasontziaren motorra hozteko itsasotik hartzen zuten urean egiten zuten neurketa, eta, ingelesek, berriz, itsasoko uretara botatzen zituzten pertzek bildutako urean. Hala, oso litekeena da modu batean eta bestean bildutako urak tenperatura-desberdintasun hori izatea.

1
245
2008
9
018
Klimatologia
Berriak labur
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila