128 mega 3,5 hazbeteko disketean

3,5 hazbeteko disket klasikoaren diametro berbera eta zertxobait lodiago izanik, nabarmena da benetan eskaintzen duen edukiera-diferentzia.

Nakamichi enpresa japoniarra da disket berri hau banatzen ari dena. 3,5 hazbeteko disket klasikoaren diametro berbera eta zertxobait lodiago izanik, nabarmena da benetan eskaintzen duen edukiera-diferentzia. Prezioari dagokionez ez da altuegia eta oraindik ere behera egingo duela espero da. Disket hauentzako irakurgailuak 3.000 dolarretan ari dira saltzen une honetan, baina IBMk prezio hau epe laburrean erdira jaisteko asmoa du dirudienez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila