112. elementua, kopernizioa, aintzatetsia

112. elementua, kopernizioa, aintzatetsia
2009/10/01 | Elhuyar

Kimika Puruaren eta Aplikatuaren Nazioarteko Elkarteak (IUPAC) aintzatetsi egin du taula periodikoan 112. posizioa betetzen duen elementua, orain arte ununbio esaten zitzaiona. Izen hori ez da ofiziala, ordea, elementua sortu duen taldeari baitagokio izena esleitzea. Bada, Nature aldizkarian berri eman dutenez, kopernizio izena proposatu du Sigrud Hofmann buru duen ikertzaile-taldeak.

Hamar urte baino gehiago pasatu dira lehenengo aldiz produzitu zutenetik elementua aintzatetsi duten arte. Izan ere, behin baino gehiagotan frogatu behar da elementua existitzen dela, eta oso zaila da kopernizioa bezain astunak diren elementuak sintetizatzea. Eta sintetizatzen direnean, gainera, berehala desegiten dira, oso elementu ezegonkorrak baitira. 112. elementuaren kasuan, milisegundo gutxi batzuk baino ez du irauten.

1
257
2009
10
010
Kimika
Albisteak
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila