1994.go azaroaren 9an 16 h 39 min-etan, Alemaniako Darmstadt hirian Peter Armbruster eta bere taldeak hamar urte ikertzen aritu ondoren elementu kimiko berri bat aurkitu zuten.
Elementu kimiko horren pisu atomikoa 269koa da, hau da, hidrogeno-atomo batek pisatzen duena baino 269 aldiz handiagoa, eta duen bizi-iraupena segundoaren milarena baino txikiagoa da.
Darmstadtium dei diezaiokegun elementu hau, laborategi berean aurkitutako laugarren elementua da; aurrekoak nielsbohrium (107), hasium (108) eta meitnerium (109) izan ziren.
Darmstadtiuma nikelezko eta berunezko atomo bana elkartuta sortua da. Nikelezko atomoak Darmstadt-eko Univac-en azeleratu ziren eta saiakuntzak egun asko iraun zuen; nahiz eta berunezko atomoak nikelezko milaka atomoen bidez bonbardatu, elkartzea oso gutxitan gertatzen baita.