100 urte bete dira erlatibitatearen lehen froga lortu zenetik

100-urte-bete-dira-erlatibitatearen-lehen-froga-lo
Arg. Wikimedia Commons

1919ko maiatzaren 29an lortu zen erlatibitatearen lehen froga, eklipse-egun batean. Lau urte lehenago argitaratu zuen Einsteinek erlatibitatearen teoria orokorra; oso teoria aurrerakoia zen, baina burutazio teoriko bat baino ez. Eklipse batek, ordea, aukera emango zuen teoria hark iragartzen zuen fenomeno arraroetako bat benetan gertatzen zen edo ez frogatzeko.

Izan ere, argi-izpiak zuzen mugitzen dira, baina erlatibitate orokorraren arabera, masa handi baten ondotik pasatzen badira –izar baten ondotik, adibidez–, izpien ibilbidea okertu egiten da. Hala, erlatibitatearen teoria orokorra egia balitz, berez Eguzkiaren atzean ezkutatuta leudekeen hainbat izarren argia ikusi beharko genuke, gure izarraren ondoan. Hori egiaztatzeko modu bakarra eguzki-eklipseko egun batean begiratzea zen, bestelakoan, Eguzkiak argi gehiegi ematen baitu bere ondoan beste ezer ikusteko.

1919ko maiatzaren 29an, Ilargiak eguzki-eklipse bat eragin zuen, Eguzkiaren eta Lurraren artetik pasatu zenean. Arthur Eddington astrofisikaria eklipse hori ikustera joan zen Principe uhartera, eta hantxe frogatu zuen baietz, benetan gertatzen dela erlatibitatearen teoriak iragarri zuena. 


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.