Inspiraziorako topaketak: Ikerketa-zentroan

inspiraziorako-topaketak-ikerketa-zentroan
Arg. Pernan Goñi Olalde

Erakundea: CFM (Centro de Física de Materiales-Materialen Fisika Zentroa) eta Donostia International Physics Center (DIPC).

Topaketen iraupena: 2 ordu.

Lekuak: CFM eta DIPC.

Deskribapena: Materialen Fisika Zentroan (CFM, CSIC-UPV/EHU) eta Donostia International Physics Centerren (DIPC) urtero jartzen dituzte martxan Gipuzkoako eskolei bideratutako bisitak. 14 bisita programatzen dira, eta 500 ikasle inguru jasotzen dituzte zentro horietan.

Indarguneak:

  • Mundu mailako ikerketa-zentro onenetakoen muin teknikoak eta pertsonalak ezagutzea.
  • Kulturaniztasuna bistaratzea, eta erakustea gaur egungo zientzia mundu guztiko adituen arteko lankidetzan oinarritzen dela.
  • Arraza-, genero- eta hizkuntza-estereotipoak apurtzea.
  • Emakumeei ikusgaitasuna ematea, nahiz eta gaur egun genero-proportzioa ez den orekatua.
  • Esperientzia aparta izatea gazteentzat.

Inspiraziorako topaketa gehiago ikusteko sakatu hemen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila