5. Argudio kateak hasieratik bukaerara funtzionatzen du?

5-argudio-kateak-hasieratik-bukaerara-funtzionatze

 

Argudiatze-prozesua kate batekin aldera daiteke, non argudio bakoitza katearen maila bat baita, eta, beste argudioekin batera, baieztapen bat defendatzeko balio dute. Argudio bakoitza (katearen maila bakoitza) ebidentzietan oinarrituta defendatu behar da; beraz, ezinbestekoa da ikerketa-prozesu sakona egitea, kate-maila batek huts eginez gero ez baitu balioko argudio-prozesuak.

Argudiatze batek hiru elementu hauek izan ohi ditu:

  • Tesia edo premisa: defendatuko den informazioa edo baieztapena. Argumentu-katearen lehenengo maila izango litzateke.

  • Argudioak: premisa defendatzeko erabiltzen diren baieztapenak: ebidentzietan oinarrituak egon behar dute.

  • Ondorioa: egindako lanean erauzitako ideiak laburbiltzen dituen baieztapena, ideia nagusiak hartzen dituena eta ikertutakoa laburtzen duena. Aurretik aurkeztutako guztia indartzen du (katearen maila guztiak).

Argudiatze-prozesu osoa da garrantzitsua eta argudiatze-kateko maila guztiek funtzionatu behar dute, ez gehienek bakarrik.

 

Dokumentua deskargatzeko sakatu hemen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila