XIV. CAF-Elhuyar sariak

XIV. CAF-Elhuyar sariak

CAF-Elhuyar sarien XIV. edizioak gauza bitxiak ekarri dizkigu, inondik ere: jazza egiten duten etxetresna elektrikoak, ilargiaren ezkutuko aldea, bizia ematen duen egur hila eta ordenagailuak mediku-lanetan,besteak beste.Metafisikaren historia zientifikoa edo zientziaren historia metafisikoa (nondik begiratzen zaion) ere bai, liburu-itxura hartzeko asmoz. Eta hori guztia ez da fikzioa, dibulgazioa baizik. Dosier honetan aurkituko duzu dena.

Zientzia-dibulgazioaren sariak

2008/04/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Otsailaren ezohiko 29. egun horretan banatu ziren XIV. CAF-Elhuyar sariak, Elhuyar Fundazioaren Usurbilgo egoitzan. Aurten, bi urtetik behin egin ohi denez, dibulgazio-artikuluak saritzeaz gain, liburu bat idazteko proiektu bati beka bat eman diote. Eta, bide batez, duela bi urteko beka irabazi zuen liburuaren aurkezpena ere egin zen ekitaldian.

Metafisikaren historia zientifikoa

2008/04/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Javier Navarro Los Arcos iruindarrak Fisika eta Metafisika proiektua aurkeztu zuen CAF-Elhuyar sarietara, eta baita irabazi ere. Proiektu horren nondik norakoak egilearen ahotik jakiteko aukera izan dugu.

Bi hitz sarituekin

2008/04/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Otsailaren ezohiko 29. egun horretan banatu ziren XIV. CAF-Elhuyar sariak, Elhuyar Fundazioaren Usurbilgo egoitzan. Aurten, bi urtetik behin egin ohi denez, dibulgazio-artikuluak saritzeaz gain, liburu bat idazteko proiektu bati beka bat eman diote. Eta, bide batez, duela bi urteko beka irabazi zuen liburuaren aurkezpena ere egin zen ekitaldian.

Etxetresnek gustukoago dute jazza jotzea sinfonia jotzea baino

2008/04/01 Urbieta Artetxe, Aitor - IKERLANeko ikertzailea eta Mondragon Unibertsitateko doktoregaia

Mark Weiser-ek 90eko hamarkadan definitutako nonahiko konputazioaren paradigmak etorkizuneko gizartearen ikuspegi bat definitzen du. Ikuspegi horretan, teknologia ezberdinetan komunikatzen diren gailu bananduak eguneroko bizitzan integratuak daude, eta erabiltzailea horiekin komunikatzen da, aparteko ahaleginik egin gabe (nabaritu gabe). Horrela, bere eguneko betebeharrak errazago eta azkarrago egin ditzake. Ikuspegi horren arabera, inguratzen gaituzten inguruneak fisikoki integraturiko eta barneraturiko gaitasun konputazionala duten gailuz beteak daude. Beraz, gailuen banaketa ez-intrusiboa da, erabiltzaileari zuzenduriko funtzionaltasunak eskaintzeko helburuarekin [7].

Ilargiaren alde ezkutua

2008/04/01 Azkargorta Aretxabala, Jon - Fisikan doktorea. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolako irakasle eta ikertzailea

Lurrak Eguzkiaren inguruan orbita bat osatzeko behar duen denbora-tarteari urtebete deritzogu. Lurrak bere ardatzaren inguruan biratzeko behar duen denbora-tarteari, aldiz, egun deritzogu. Urtebetean 365 egun inguru daude. Hori oso ezaguna da. Baina beti izan ote da horrela? Ilargiak, berriz, Lurraren inguruan orbita bat osatzen du, hilean behin, eta bere ardatzaren inguruan ere bira bat egiten du, hilean behin (27,32 egun). Biak berdinak dira!! Horren ondorioz, Ilargiak beti erakusten digu aurpegi bera. Zerura arreta pixka batez begiratzen badugu, beti ikusiko dugu alde hori: batzuetan, zati bat argiztatuta, eta bestea ilun... baina beti alde hori bera. Eguzkiak, ostera, Ilargiaren alde biak berdin argiztatzen edo 'ikusten' ditu, baina guk ez: gugana begira Ilargiaren alde berbera dago beti, argiztatuta dagoenean nahiz ez dagoenean.

Egur hila, erreka bizia

2008/04/01 Aristegi Urkia, Lide - Biologoa

Esaera zaharrak honela dio: mendiko egur iharra, alferraren indarra eta pobrearen arrazoia, denak berdin. Alegia, batek ere ez duela ezertarako balio. Lan honetan saiatuko gara frogatzen hori ez dela beti horrela, eta mendiko egur hilak, baita erreketan bustita dagoenak ere, garrantzi ekologiko handia duela. Ibar-basoek garrantzi handia dute, erreka zein ibaietako ura fresko eta garbi mantentzeaz gain, bertako biztanleei bazka ugari eta habitat egokiak eskaintzen baitizkiete. Basootako zuhaitzak hil eta ibilguetara erortzen dira tarteka. Askotan pentsatzen dugu zuhaitz erori horiek kaltea besterik ez dutela sortzen, uholdeen arriskua emendatzen dutela. Egur hilak, ordea, zeregin ekologiko garrantzitsua izaten jarraitzen du. Uretan pilatzen diren zuhaitz, enbor, sustrai eta adarrek sedimentuekin, bizidunekin eta urarekin bat egiten dute, eta elkarri eragiten diote. Egitura horien kontra gero eta materia gehiago pilatzen joaten da, presa egonkorrak sortuz, eta horiek eragin handia dute ibai-ekosistemen egitura eta funtzionamenduan.

Ordenagailu bidezko diagnosia: ordenagailuak mediku?

2008/04/01 Artaetxebarria Artieda, Xabier - Telekomunikazio-ingeniaria

XXI. mendeko medikuntzan berebiziko garrantzia dute irudiek. Jaio aurretik ateratzen digute lehen argazkia ekografia bidez. Gaztetan, hortzetako aparatu beldurgarria jarri aurretik erradiografia bat eskatuko digu dentistak. Eta, jolas-orduko saskibaloi-partidan lurrera erortzean besoa hausten badugu, traumatologoak hezurren egoera zehatza jakin nahiko du, eta beste erradiografia bat egingo digute. Mamografia, erresonantzia magnetikoa, ekografia, positroien emisio bidezko tomografia... hainbat dira medikuntzako irudi-teknikak, baita teknika horien erabilerak ere. Irudi horiek interpretatzea erradiologoen lana izan ohi da. Lan horrek, espezializazio-maila altuaz gain, arreta handia eta denbora luzea eskatzen ditu. Hori dela eta, azken urteotan Ordenagailu Bidezko Diagnosia (OBD) egiteko sistemak garatu dira, ataza horiek era zehatzago eta fidagarriagoan egin ahal izateko, eta, bide batez, sendagileari zeregin neketsuenak kentzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila