Unibertso bat baino gehiago, izan liteke?

Unibertso bat baino gehiago, izan liteke?

Unibertso bat baino gehiago. Multibertsoa. Oso ideia konplexua eta xelebrea da, askorentzat zalantzan jartzeko modukoa. Zergatik existitu beharko luke unibertso bat baino gehiago? Agian, burutazio teoriko bat besterik ez da. Gainera, oso kosmologo gutxi ari dira multibertsoa ikertzen. Kosmologiaren barruko adar marjinala da. Hala ere, lan horretan ari direnak goimailako zientzialariak dira. Eta haiek ari baldin dira multibertsoa ikertzen, arrazoi sendo bat izango dute.

Multibertsoaren bila

2010/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Oraindik ez du guztiz ulertzen gizakiak inguruan duen unibertsoa, eta dagoeneko beste unibertso batzuen bila dabil.

Alex Vilenkin Kosmologoa

"Seguru asko, gure unibertsoa oso berezia da, bizia existitu baitaiteke"

2010/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Alex Vilenkin multibertsoa ikertzen duten kosmologo bakanetako bat da. Bostongo TUFTS Unibertsitateko katedraduna da, eta erreferentziazko ikertzailea mundu mailan. Multibertsoaren kontzeptu antropikoaren esparruan egiten du lan, hau da, gizakiak dituen unibertso bat sortzeko zenbaterainoko probabilitatea dagoen ikertzen du.

Beste unibertso batzuk

2010/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ez bada elkarrekintzarik gertatzen beste unibertso batekin, ezin da baieztatu multibertsoaren kontzeptua. Eta kosmologoak ez daude horrelako gertaera baten zain. Hala ere, kosmologiak eta zientzia-fikzioak beste unibertso batzuk nolakoak izan daitezkeen proposatu dute askotan.

Atarikoa

Hipotesi, burutazio, ala metafisika?

2010/03/01

Multibertsoa, kasurik onenean ere, muga-lurralde bat da. Izan ere, fisikaren, kosmologiaren eta zientziaren beraren mugan daude ezagutzen dugun honetaz gain beste unibertso batzuk egon daitezkeela pentsatzea, bai eta haiek ikertzea ere. Eta ez badaude mugan, …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila