Dagoeneko egin ez badute, laster emango dituzte jakitera INTERPHONE azterketaren emaitzak eta ondorioak. Telefono mugikorren erabileraren eta minbiziaren artean erlaziorik badagoen ikusteko orain arteko azterketarik handiena da INTERPHONE; hain zuzen, hamahiru herrialdek parte hartzen dute, eta batzuek jada plazaratu dituzte beren emaitzak. Azken ondorioen zain, osasun-erakunde nagusiek egindako azterketen emaitzak dira erreferentzia nagusi.
Telefonia mugikorreko antenak eta WiFi sistemak kendu nahi dituzte batzuek, gizakion osasunerako kaltegarriak direlakoan. Egin diren ikerketek eta ikerketen meta-analisi fidagarriek ez dute ebidentziarik aurkitu, ordea, esateko sistema horiek kaltea eragiten digutela; baina batzuk ez …