Teleskopio Milimetriko Handia

Teleskopio Milimetriko Handia

Espazioa behatzeko, ez da nahitaezkoa begiak erabiltzea. Gizakiaren begiak argia jasotzen duen bezala, beste tresna batzuek beste uhin asko jasotzen dituzte. Hori bai, uhin-mota bakoitza jasotzeko tresna jakin bat erabili behar da. Horren adibide da Mexikoko Puebla estatuko Teleskopio Milimetriko Handia, espaziotik datozen uhin milimetrikoak jasoko dituena. Gisa horretako teleskopiorik handiena izango da martxan jartzen dutenean. Itziar Aretxaga bilbotarrak han egiten du lan, eta datozen orrietan gidari izango da teleskopioa eta haren inguruko kontuak ezagutzeko.

Mexikotik izarretara begira

2009/10/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Sumendi baten puntan dago, 4.600 metroko garaieran. Bistak ikusgarriak dira, hortaz, eta ez bakarrik inguruari begiratuz gero, baita, gora begira, izarrak behatzeko ere. Plater erraldoi bat du, futbol-zelai baten erdia ingurukoa. Eta haren egitekoa da unibertsoari beste begi batzuekin begiratzea. Izan ere, Teleskopio Milimetriko Handiak zerutik datozen uhin milimetrikoak jasoko ditu, inoiz baino zehatzago, eta, horrela, astronomoek begi milimetrikoekin begiratuko diote unibertsoari, eta orain arte ezkutuan zeuden hamaika astro eta gertaera zelatatuko dituzte.

Paraboloide perfektu baten istorioa

2009/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Azpiko egitura bukatu zutenetik, ia urtebete pasatu zen Teleskopio Milimetriko Handiaren platera osatu zuten arte. Jakina, 4.600 metroko altueran ...

Tliltepetl, begi milimetrikoaren etxea

2009/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Teleskopioa eraiki baino lehen, lan handia egin zuten teknikariek eraikitzeko tokirik aproposena topatzeko Badirudi Teleskopio Milimetriko Handia Mexikoko golkora begira ...

Atarikoa

Zerutik espaziora

2009/10/01

Astronomiaren Nazioarteko Urtea ospatu dugu aurten, laurehun urte bete baitira Galileok teleskopio batekin zerura lehenengoz begiratu zuenetik. Jakina, zerua zer zen jakiteko grina ez zitzaigun orduan sortu. Hark baino lehenago beste askok eman zituzten orduak ...

5.0/5 rating (1 votes)
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.