Mina eta plazera

Mina eta plazera

Guztiok bizi ditugu, baina, hala ere, zaila egiten zaigu haiek definitzea. Txanpon beraren bi alderdiak dirudite, baina ez dira. Batak bestea baztertzen duela dirudi, baina ez da hala. Biek erabiltzen dituzte sistema neuronal berdinak, baina ez erabat. Bizirautearekin lotuta daude, baina ez horrekin bakarrik. Eta zientzialarientzat oraindik alderdi ezkutu asko badituzte ere, pixkanaka haiek argitzen ari dira. Plazer handiz.

Minaren minez

2011/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Era askotako minak daude, erabat fisikoetatik hasi, eta psikikoetaraino. Denak garuneko leku beretan prozesatzen dira, erantzun berberak eragiten dituzte organismoan, eta neurotransmisore berek parte hartzen dute denetan. Alabaina, ikuspegi desberdinetatik lantzen dituzte, adibidez, Minaren Tratamenduko Unitateetako anestesistek eta psikologo klinikoek.

Plazeraren bila

2011/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Gose garenean, jateak; egarriz gaudenean, edateak; beharra sentitzean, sexu-harremanak izateak; nekeak jota gaudenean, atseden hartzeak; logura garenean, lo egiteak. Eta gustuko musika entzuteak, arte-lan bat ikusteak, naturaz gozatzeak, talde bateko kide izateak, jakiteak, irabazteak, maitatua sentitzeak. Horiek guztiak plazer-eragileak dira, eta horiek lortzearren hartzen ditugu erabaki batzuk eta baztertzen ditugu beste bide batzuk.

Atarikoa

Min eta plazer konplexuak

2011/05/01

Erraz ezagutzen diren sentsazioak dira mina eta plazera. Baina barru-barrukoak izanagatik, lanak izaten ditugu haiek zer diren hitzekin azaltzeko. Gu horretan saiatu gara zenbaki honetan, eta zientziaren izenekin eta adjektiboekin deskribatu nahi izan ditugu mina …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila