Lurrikarak

Lurrikarak

Lorcako lurrikarak astindu du azkenekoz gure inguruko iritzi publikoa. Guregandik hurbil gertatu delako izan du halako oihartzuna berez izan duen indarrarengatik baino gehiago. Bestelako adibidea dugu lurrikara bortitz baten ondorioz Japonian martxoaren 11n gertatutakoa. Gertatzen diren unean suntsipen handia eragin badezakete ere, dena den, denbora-eskala handiagoan habitat-aberastasuna handitzen laguntzen dute mugimendu tektonikoek.

Zer, bai; noiz, ez

2011/06/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia
Lurrikarak noiz gertatuko diren iragartzea da sismologoen bete gabeko nahi handienetako bat. Domino-pieza bati bultza egitean ondoan dauden guztiak erortzen …

Tektonika, bizilekuen zizelkatzaile

2011/06/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Mugimendu tektonikoei lotuta, suntsipena eta asaldura izaten dira gehien entzuten diren hitzak. Alabaina, funtsezkoak izan dira biziaren historia aberasteko. Inguruko paisaia edo eremua eraldatzeko gai dira lurrikarak eta sumendiak, eta biziarentzako txoko berriak sortzen dituzte, ordura arte ez zeudenak. Habitat-aberastasuna sortzen dute, eta horrek biodibertsitatea handiagoa izaten laguntzen du. Giza arbasoek bizitzeko jarduera tektoniko handiko eremuak bilatu zituztela proposatu duen ikertzailerik ere bada.

Atarikoa

Fokuak eta planoak

2011/05/01

Lurraren ezaugarri dira lurrikarak, den bezalakoa egiten duten propietate-multzoen parte. Tektonikarik gabe, plaken etengabeko mugimendurik gabe, bestelakoa izango zatekeen paisaia, eta bestelakoak bizidunak; areago, bizia bera garatzeko kondiziotzat jotzen da jarduera geologikoa. Kontsolamendu gutxi eskaintzen …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila