Artista baten burua argazki-kamera iristen ez den tokira iristen da. Ikusi ezin diren objektuak eta egoerak ikusgai bihurtzen ditu artistak, eta ikusleari gerturatzen dizkio. Hala, gizartearen irudi-beharra asetzen du, gaur egun gizakiak irudi-premia duelako esparru guztietan. Zientziaren dibulgazioa ez da salbuespen bat. Hain zuzen ere, zenbait artista horretan espezializatu dira. Luis Calçada eta Manu Ortega, adibidez. Ikusi ezin denaren zientzia aurkezten dute irudi ikusgarrien bitartez. Ikusezinaren ilustratzaileak dira.
Luis Calçada portugaldarra da, baina Munichen bizi da, Alemanian. "Lanekoekin ingelesez egiten dut", esaten du barrez, "nire alemana oso txarra …
Arte Ederrak ikasi zituen Salamancan eta Kassel-en, Alemanian. 1997tik ari da lanean ilustratzaile moduan. Testuliburu eta umeentzako liburu asko ilustratu ditu, eta multimediako esparrurako ere egin du lan. Euskal Herrian, adibidez, ELKAR eta Erein argitaletxeetarako lan egin du. Elhuyar aldizkariko irakurleek ere haren lana ezagutuko dute, aldizkariaren zenbaki guztietan "Istorioak" atalaren ilustrazioak egiten baititu.
Jarduera zientifikoak beti izan ditu lagun irudiak. Marrazkilariek agerrarazi dute garunak irudikatutakoa, marrazkilariek jaso zuten argazkilariek baino lehen naturalistek aurkitutakoa, eta marrazkilariek irudikatu dituzte fisikak edo teknologiak neurtu eta deskribatutakoak.
Jarduera zientifikoaren lagun bakarrik ez, …