Hesteetako bakterioak, beste organo bat

Hesteetako bakterioak, beste organo bat

Azken urte hauetan, ikerketa ugari egin dira ikusteko zer elkarreragin dagoen hesteetako bakterioen eta gure gorputzaren artean. Ikerketa horiek orain arteko ikuspegia aldatzea ekarri dute, ikertzaileek frogatu baitute elkarreragina uste baino askoz ere estuagoa eta garrantzitsuagoa dela. Izan ere, lehen irudikatu ere egiten ez ziren alderdi askotan eragiten dute bakterio horiek, hala nola metabolismoan, immunologian eta neurologian. Are gehiago, gaur egun, bakterio horiek osatzen duten multzoa, mikrobiota, organotzat jotzeko joera hedatzen ari da.

Mikrobioma, bakterioak gutarrak direnean

2014/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

"Lehen etsaitzat eta kaltegarritzat genituen bakterio eta birus guztiak; orain, badakigu batzuk beharrezkoak ditugula, eta gure parte direla. Hesteetako mikroorganismoak ...

Oreka hauskorra

2014/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Umetokiaren barruan, fetua esterila da, baina, jaiotzen den unetik, inguruko mikroorganismoen eragina jasotzen du. Hala, kanpoko eragileen araberako mikrobioma eratzen da norbanako bakoitzaren hesteetan. Mikrobioma hori, berezkoa izanik ere, aldatzen doa bizitzan zehar, dietaren, bizimoduaren, botiken eta beste faktore batzuen eraginez.

Atarikoa

Ikuspegi-aldaketa baten testigantza

2014/02/01

Garenari beste ikuspuntu batetik begiratzeko, eta gugan bizi diren mikroorganismoen pisua zenbatekoa den adierazteko, trikimailu eraginkor bat hau da: zelulen kolonia erraldoi baten gisa irudikatzea gizakia. Irudikapen horretan, koloniako kide batzuk giza zelulak dira, honetan ...

5.0/5 rating (1 votes)
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group