Heriotzaz, taburik gabe

Heriotzaz, taburik gabe

Munduan, 150.000 pertsona inguru hiltzen dira egunean. Hala ere, askorentzat, heriotza tabua da. Hurrengo orrietan, garbi hitz egiten da heriotzari buruz: zer den, nola gertatzen den, zer bilakaera duten organoek... Taburik gabe. Horrez gain, hilzorian egon eta berpiztu diren batzuek izan dituzten bizipenak jaso ditugu. Zer azalpen ematen die neurozientziak esperientzia horiei?

Heriotza, itzulerarik gabeko bidea

2012/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ez da erraza heriotza-unea zehaztea. Izan ere, ez da une jakin bat, prozesu bat baizik. Hala ere, badu adierazle garbi bat: itzulerarik gabekoa da. Hortaz, egoera atzeraezina dela ziurtatzen den unetik, pertsona bat hilda dagoela esan daiteke, nahiz eta artean funtzio batzuk izan ditzakeen (arnasketa, bihotz-taupadak...). Are gehiago: gogorra den arren, kasu askotan garrantzitsua da lehenbailehen baieztatzea heriotza, funtzio horiek erabat galdu arte itxaron gabe, horren menpe egon baitateke transplantearen zain dagoen pertsona baten bizitza.

Mugako esperientziak, zientziaren argitara

2012/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Nork bere burua norberaren gorputzetik kanpo sentitzea eta ikustea, argirantz bidaiatzea, berebiziko bakea sentitzea, edo izugarrizko beldurra... Halako esperientziak nahiko ohikoak dira hilzorian egon eta bizirik iraun dutenen artean. Batzuek fenomeno paranormaltzat edo mistikotzat jotzen dituzten arren, zientziak aztertu ditu, eta, neurri batean behintzat, azalpena ere eman die.

Atarikoa

Heriotzaren bilakaera

2012/03/01

Heriotza ulertzeko modua ez da garai batekoa. Bizi-kalitatea irauli, eta bizialdia bera nabarmen luzatzea ahalbidetu diguten medikuntzaren aurrerapen handienekin batera, heriotzari bizkarra eman dion kultura gailendu da gurean. Erreminta tekniko gero eta hobeak eskuratu ditugu, …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila