Auto elektrikoa denen ahotan dabil azkenaldian. Badator, nahiz eta oraindik bidea gelditzen zaion. Izan ere, asko dago hobetzeko eta erabakitzeko, bai ikuspegi teknologikotik bai ikuspegi ekonomiko-komertzialetik. Baina lasterketa ziztu bizian abiatu da, eta negozio-aukera handiak sortuko dira garaileentzat. Era berean, erreleboak eragin nabarmena izango du erabiltzaileen bizi-ohituretan eta azpiegituren antolaketan.
Auto elektrikoaren arrakastak eragin handia izango du erabiltzaileen bizi-ohituretan eta azpiegituren antolaketan.
Auto elektrikoei buruz hitz egitean, geroaldiko aditz-denbora erabiltzen dugu. Komunikabideen eraginez bertan daudela irudi dezakeen arren, gehien-gehienetan proiektu pilotuez, lankidetza-hitzarmenez, aurreikuspenez eta abarrez hitz egiten dute. Etorkizunari egiten diote erreferentzia, halabeharrez. Izan ere, auto elektrikoek asko dute oraindik hobetzeko merkatuan lehiakor bihurtzeko eta erabiltzaileak erostera animatzeko.
Auto elektrikoak ez dira berehalako batean sartuko gizartean.
Joan den otsailean Donostian bizitakoaren ondotik, bazirudien dena egina eta prest dagoela. Auto elektrikoak bai ala bai eta berehala ordezkatuko dituztela ohiko autoak. Auto elektriko horiexek garatzen eta saltzen dituzten pertsonek, ordea, ez dute horren …