Science aldizkariko azalak ezagutzera eman zuenez, nazioarteko zientzialari-talde batek Europan orain arte inoiz egin diren datazio zaharrenak lortu ditu labar-arteko zenbait pinturetan. Hain zuzen, datazio horietako bat, Kantabriako El Castillo koban egindakoa, neandertalak bizi ziren garaietara iritsi da. El Castilloko margolan bakarretik hartutako kaltzitaren azterketaren emaitzak, ordea, ez dira nahikoa arkeologoen ustez neandertalei maila goreneko artea egiteko gaitasuna aitortzeko. Datu gehiago beharko lirateke horretarako. Ikerketak aurrera darrai.
Hitzez baliatu ohi gara pentsatzen duguna esateko, baina askotan hitzak ez dira nahikoa. Keinuak, laztanak, apaingarriak, jantziak... Modu asko daude …
Neandertalen gaitasunen inguruko eztabaida ez da gaurkoa. Hamarkada luzeetan zehar neandertalei buruzko irudi ezkor samarra zabaldu izan zuten adituek. Gizaki …