“Mina dut. Nahiko maiz buruko mina izaten dut, baina normala da. Nire familian beti izan ditugu migrainak, batez ere hego-haizeak jotzen duenean. Amari ere gertatzen zaio. Nire amamari ere gertatzen zitzaion. Familia-kontua da. Okerrena da botikek ez didatela ezer egiten eta ezin dudala ezer egin. Etsita nago”.
Karlos Lineok naturaren izaki guztiak antolatzeko ahaleginetan eman zuen bizitza osoa. Suediar naturalista handi honek ez zituen animalia- eta landare-espezieak bakarrik izendatu. Mineralak eta beste anitz gauza ere sailkatu zituen, ustezko giza arrazak barne. Aurreiritziak aurreiritzi, beti latinez, gaurko biologiaren adar guztietan erabiltzen den taxonomiaren eta primatologiaren sortzailea izan zen.
Historian zehar, fabrikazio-teknologiak eta industria, oro har, garatzen joan dira, gaur egun mundu mailan metalen industriaren zutabe nagusiak diren galdaketa-, konformazio- eta mekanizazio-teknologietara iritsi arte. Azken urteetako aurrerapen teknologikoei esker, fabrikazio-teknologia berritzaile bat gaineratu behar zaio zerrenda horri: fabrikazio gehigarria.
Fabrikazio mekanikoak, bereziki mekanizazioak, erronka handi bati egin behar dio aurre: bibrazioek produktibitatea mugatzen dute, eta gainazal-akabera txarra eragin. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Monterreyko Teknologikoak Mill+ aplikazioa garatu dute, fresaketaren egonkortasuna eta gainazal-kalitatea ebaluatzeko eta, hala, erabakiak fidagarritasunez eta eraginkortasunez hartzen laguntzeko.
Jasangarritasuna ezinbestekoa zaigu gure planetaren zaintza eta biziraupenerako, eta elikaduraren bidez ekarpen handia egin diezaiokegu. Etorkizunean kontsumi genitzakeen elikagai jasangarrien artean, algak eta mikroalgak ditugu; euren ekoizpenaren inpaktua txikia da, animalia-jatorriko proteinaren alternatiba izan daitezke, eta osasunerako onuragarriak diren konposatu bioaktibo ugari dituzte.
Gizakiok luze aritu gara teknologiaren jolastokian. Betidanik, egia esan. Oraindik Homo sapiens bat bera ere bizi ez zen garaian, baziren …
Imajina itzazu amonak logelako tiradorean gordetzen zituen urrezko eraztun, lepoko eta belarritakoak, urre-kolore distiratsu bereizgarri horrekin. Edonork esango luke imajinatzen …
Zein neurritan dago zientziaren izaera maskulinitatearen ideiari lotuta? Galdera hori bota zuen Evelyn Fox Keller fisikari eta epistemologo feministak 80ko …
Piperra Ameriketatik ekarritako laborea den arren, egun Euskadin landatutako piper-mota nagusiak, “Gernikako piperra” eta “Ibarrako piparra” (1. irudia), gure baldintza …
Gaur egungo konposite termoegonkorren ingurumen-inpaktuari buruzko kezkek aukera jasangarriagoak bilatzera eraman dute. Horretarako, indargarri jasangarriak erabili dira, eta eduki biologikoa duten erretxina termoegonkor berriak eta sistema birziklagarriak garatu. Aurrerapenak aurrerapen, beharrezkoa da ikertzen jarraitzea alternatiba gehiagoren bila.