Yosemite, zuhaitz erraldoien lurraldea

Granitozko haitz izugarriak, ur-jauzi amaigabeak eta sekuoia erraldoien basoak. Yosemite parkea Kaliforniako ekialdean dago, eta Sierra Nevada mendilerroaren 3.000 kilometro karratu inguru hartzen ditu. Garai batean Miwok herriaren bizileku izan zen eremu hau, eta munduan Parke Nazional izendatutako lehenengoa da.

Yosemiteko mendiak eta haranak duela hamar milioi urte sortu ziren, lurrazalaren tolestura baten ondorioz. Baina mendietako glaziarrak izan dira Yosemiteko amildegien azken modelatzaileak; errekek eragindako V-itxurako ibarrak U-formako arroil sakon bilakatu dituzte, izan ere. Orain, 1.200 metrorainoko horma bertikal hauek erronka dira mundu osoko eskalatzaileentzat; erronka zaila.

Parke osoan 1.400 landare-espezie aurki daitezke. Haien artean sekuoia erraldoia da ospetsuena. Haiek dira munduko landarerik handienak: 85 metroko altuera eta 7 metroko diametroa izatera irits daitezke.

Udaberria iristean, mendi-gailurretan urtutako elurrak ur gardenez betetzen ditu parkeko aintzirak eta errekak. Eta orduan erakusten du bere edertasun osoa Ipar Amerikako ur-jauzirik altuenak. Yosemiten urak lanean jarraitzen du etenik gabe, etorkizuneko paisaia tantaz tanta zizelkatzen.

yosemite-6_895.311644747
Egilea: © iStockphoto.com/Jim Veilleux
yosemite-5_211.458330485
Egilea: © iStockphoto.com/Oleksandr Buzko
yosemite-4_704.599997226
Egilea: © iStockphoto.com/Peter Wey
yosemite-3_366.040428184
Egilea: Alaskan Dude
yosemite-2_670.673800598
Egilea: Mila Zinkova/CC-Aitortu-PartekatuBerdin
yosemite-1_530.538726972
Egilea: Inklen/CC-Aitortu-PartekatuBerdin
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila