Yellowstone-ko kolore sinestezinak

Estatu Batuetako ipar-mendebaldean, sumendi erraldoi batek eztanda egin ondoren gelditutako galdara edo harana da Yellowstone. Duela 642.000 urte izan zen hori, gutxi gorabehera. Eta duela 138 urte, 1872an, munduko lehen parke nazional bihurtu zen.

Ia 9.000 km2 ditu, eta, bertan, hartz arreak, hartz beltzak, bisonteak, uapiti oreinak, altzeak eta abar bizi dira. Baina, Yellowstoneko gauzarik ikusgarriena eta famatuena bertako fenomeno geotermalak dira.

200 bat geyser eta 10.000 iturburu termal ditu, munduan ezagutzen direnen % 60. Izan ere, Yellowstonen azpiko puntu beroak aktibo jarraitzen du. Azken 50 urteotan 70 cm inguru altxa da itsas mailarekiko.

Geyserretatik, aldizka, hainbat metroko zorrotadak ateratzen dira, txistu eginez. Eta iturburuetan hauspeatzen diren mineralek egitura bitxiak eratzen dituzte. Iturburu askotan sinesteko zailak diren koloreak ikusten dira: gorri, berde, hori… Bertan bizi diren bakterioen pigmentuak dira, eta putzu batzuetan urak hartzen duen urdin-kolore biziarekin batera, paisaia txundigarriak sortzen dituzte; ia sinestezinak.

yellowstone-9_112.286247312
Egilea: Alaskan Dude
yellowstone-8_199.121812837
Egilea: Alaskan Dude
yellowstone-7_958.303792468
Egilea: Flicka/CC-Aitortu-PartekatuBerdin
yellowstone-6_94.8695360873
Egilea: Seannaber
yellowstone-4_409.254735884
Egilea: PD PHOTO.ORG
yellowstone-5_832.510460368
Egilea: Alaskan Dude
yellowstone-3_658.857499114
Egilea: Mila Zinkova/CC-Aitortu-PartekatuBerdin
yellowstone-1_435.329406011
Egilea: Vijayan
yellowstone-2_193.547443713
Egilea: Mila Zinkova/CC-Aitortu-PartekatuBerdin
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.