Urpetik argitara

Gaueko erraldoiak (Giants of the night)
Egilea: © Rafael Fernández Caballero/UPY 2022

Gaueko erraldoiak (Giants of the night)

Maldivetako itsasoan, bost marrazo balea, itsasontziaren argiak erakarritako planktonaz bazkatzen. Rafael Fernández Caballeroren argazki hau Underwater Photographer of the Year lehiaketaren 2022ko irabazlea izan da.

“Lehenengoa gure ontzira iristea sekulakoa izan zen, jada”, gogoratzen du Fernándezek. “Baina gehiago eta gehiago iritsi ziren gero. Hamaika kontatu genituen gau hartan. Bizitzan behin gertatzen diren gauza horietako bat, posible zenik ere inork pentsatzen ez genuena”.

Lehiaketara aurkeztutako 4.200 argazkietatik onena izan da, epaimahaiaren ustez. “Argazkilaritzak argia behar du, eta ozeano ilunean erraldoi hauen irudia harrapatzea sekulako lorpena da”, azaldu du epaimahaiak. “Eta hori hain argi ederrarekin eta bost marrazoren konposizio zaindu horrekin egitea ikaragarria da”.

Mimetismoa (Mimicry)
Egilea: © Javier Murcia/UPY 2022

Mimetismoa (Mimicry)

Bi animalia hauek, orratza (Syngnathus abaster) eta izkira berdea (Hippolyte sp.), ezin hobeki mimetizatzen dira itsasoko belardietan. Elkar ezagutu ote dute?

Edertasuna anemona gorriaren gonan
Egilea: © Yazid El Shaari /UPY 2022

Edertasuna anemona gorriaren gonan

(Beauty on a red anemone skirt)

“Anemona-gona gorri baten bristada ikusi nuen arroka artean”, dio Yazid El Shaarik. “Ez nuen halako kolorerik inoiz ikusi inguru honetan, eta, argazkia ateratzeko esposizio egokia prestatzen ari nintzela, bat-batean agertu zen zarbo txiki hau, oso arraroa gure eremuan”.

Probabilitate guztien aurka (Against All Odds)
Egilea: © Hannah Le Leu/UPY 2022

Probabilitate guztien aurka (Against All Odds)

Dortoka jaioberri honek aukera gutxi ditu uretan eta airean dituen harrapakariei ihes egiteko. Milatik bat, dio probabilitateak.

Bizitza luzeko meditazioa (Longevity Meditation)
Egilea: © Daniela Comin/UPY 2022

Bizitza luzeko meditazioa (Longevity Meditation)

Galapagoetan, dortoka berde hau “meditatzen” topatu zuen Daniela Cominek. “Kontuz hurbildu nintzen, aztoratu ez zedin. Hiru argazki atera nizkion, nire presentziaz ohartu baino lehen. Orduan, joan egin nintzen. Bera beste hamar minutuz geratu zen, jarrera berean”.

Ehiza (Hunting)
Egilea: © Damir Zurub/UPY 2022

Ehiza (Hunting)

Marlina ehiza betean, Mexikoko uretan. “Predatzailea harrapakina harrapatzen ari den unea bertatik bertara bizitzean sentitzen den zirrara irudikatzea zen nire ideia”, dio Damir Zurubek.

Apetitu handia (Big Appetite)
Egilea: © Thien Nguyen Ngoc/UPY 2022

Apetitu handia (Big Appetite)

Bi itsasontzi antxoak arrantzatzen, Vietnamen. “Gazitutako antxoak funtsezkoak dira arrain-saltsa vietnamdarrean, baina arrain txiki horiek gako dira ekosisteman”, dio Ngoc-ek. Epaimahaiaren hitzetan, argazkiak ongi irudikatzen du “gizakiak zer-nolako irismena eta kontrola dituen inguruko habitatetan, eta zenbateko eragin suntsigarria duen oreka naturalean”.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila