Uharteak itotzeko arriskuan

Uharte txikiak eta klima-aldaketa da aurtengo Ingurumenaren Mundu Egunaren gaia. Klima-aldaketaren mehatxuaren aurrean uharteak babesteko beharra azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek. Tenperaturak gora egin ahala, ura hedatu eta bolumen handiagoa hartzen du batetik, eta izotza urtzen da bestetik. Ondorioz, itsas maila gora egiten ari da, eta hainbat uharte itotzeko arriskuan daude. Klima-aldaketaren lehen lerroan daude uharteok. 

Maldivak
Egilea: © Robert McIntyre/123RF

Maldivak

Indiako Ozeanoan 26 atoloitan banatutako 1.192 uharte dira Maldivak (396.000 biztanle). Munduko altuera txikieneko herrialdea da (batez beste, 1,4 metro; eta punturik altuenean, 2,3 m), eta, beraz, itsas azpian desagertzeko arrisku handiena duena. Arg: © Robert McIntyre/123RF

Male
Egilea: Shamee Ilyas/CC-BY-SA

Male

Maldivetako Errepublikako hiriburua da Male. Bertan bizi dira maldivarren ia herenak (105.000 biztanle).Arg: Shamee Ilyas/CC-BY-SA

Kiribati
Egilea: Australian Department of Defence

Kiribati

Australiatik 6.000 km ipar-ekialdera eta Hawaiitik 2.000 km hegoaldera dago Kiribatiko Errepublika. Hiru milioi kilometro karratutan banatutako 33 atoloik osatzen dute; haien artean dago munduko atoloi handiena: Kiritimati. 100.000 biztanle bizi dira Kiribati uharteetan, eta dagoeneko hasiak dira itsas mailaren igoeraren ondorioak pairatzen. Kiribatiko Gobernuak dioenez, itsasoko urak uharteetako ur gezaren erreserbak eta nekazaritza-lurrak kutsatu ditu, eta uste dute ezingo dela uharte horietan bizi 30-60 urte barru. Arg: Australian Department of Defence

Solomon Uharteak
Egilea: Rob Maccoll/Aus Aid/CC-BY

Solomon Uharteak

Australiaren iparraldean, Papua Ginea Berriaren ondoan daude Salomon Uharteak. 500.000 pertsonatik gora bizi dira uharteetan, eta, Kiribatin bezala, han ere dagoeneko arazoak dituzte itsasoko ur gazia lurrak hondatzen ari delako. Gainera, Pacific Climate Change Science Program-ek (Pazifikoko klima-aldaketaren programa zientifikoak) 2011an argitaratutako Current and future climate of the Solomon Islands (Salomon Uharteetako egungo eta etorkizuneko klima) txostenaren arabera, bero handiko egun gehiago, eurite gehiago eta zikloi bortitzagoak espero dituzte hurrengo urteetan. Arg: Rob Maccoll/Aus Aid/CC-BY

Mikronesiaren erronka
Egilea: © Richard Brooks/123RF

Mikronesiaren erronka

2.100 uhartek osatzen dute Mikronesia, eta uharte horiek lau talde nagusitan banatuta daude: Karolina Uharteak, Gilbert Uharteak, Mariana Uharteak eta Marshall Uharteak. Guztira 650.000 pertsona inguru bizi dira. Klima-aldaketarekin, biodibertsitatearen galerarekin eta antzeko mehatxuekin kezkatuta, 2006an Mikronesiako hainbat gobernu elkartu eta erabaki bat hartu zuten: 2020rako kostaldeko itsas baliabideen % 30 eta lehorreko baliabideen % 20 babestu behar zituztela. Mikronesiako erronka (Micronesia Challenge) deitu zioten. Geroztik mundu osoko 50 bazkide gehiago elkartu zaizkie, eta beste hainbat eskualdetan ere antzeko ekimenak abiarazteko balio izan du. Arg: © Richard Brooks/123RF

#KZJaia2
Egilea:

#KZJaia2

"Sarrera honek #Kultura Zientifikoa 2. Jaialdian parte hartzen du"

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila