Txikia ikusgarri

Biziaren edertasuna eta konplexutasuna mikroskopioaren laguntzarekin bilatzen duten argazkiek parte hartzen dute Nikon Small World lehiaketan. Artearen eta zientziaren artean dauden irudiak dira.

Hain zuzen ere zientziatik asko du aurtengo irabazleak. Zebra-arrain bizi baten muga hematoentzefalikoaren erakusten du. Gakoa da muga hori funtzio neurologiko eta gaixotasun askoren kasuan. St. Jude Children's Research Hospital-eko Jennifer Peters-ek eta Michael Taylor-ek zebra-arrain transgeniko bat garatu dute egitura horren garapena behatu eta ikertu ahal izateko. Hiru dimentsiotan argazkiak atera dizkiote, eta argazki bakarrean elkartu, sakoneraren arabera kolore desberdinak emanez.

Irabazleaz gain, lehiaketan parte hartu duten beste argazki batzuk dituzue galeria honetan.

1. saria
Egilea: © Jennifer Peters eta Michael Taylor (Tennessee, AEB

1. saria

Zebra-arrainaren garuneko muga hematoentzefalikoa (x20).

Publikoaren saria
Egilea: © Esra Guc (Lausanne, Suitza

Publikoaren saria

Zelula linfatikoak eta fibroblastoak, 3Dko fibrina-gelean (x200).

Erradiolarioen eskeletuak (x120)
Egilea: © Ralph Grimm (Queensland, Australia)

Erradiolarioen eskeletuak (x120)

Ofiura (x8)
Egilea: © Alvaro Migotto (Sao Paulo, Brasil)

Ofiura (x8)

Kakoxenita minerala (x18)
Egilea: © Honorio Cócera - La Parra (Valentzia, Espainia)

Kakoxenita minerala (x18)

Marijaia
Egilea: © Dr. Andrew Woolley (Indiana, AEB)

Marijaia

Drosophila larba

Mikrobitziak
Egilea: © Diana Lipscomb (Washington, AEB)

Mikrobitziak

Sonderia sp.; algak, diatomeak eta zianobakterioak jaten dituen ziliatu bat (x400)

Lotsatia
Egilea: © Dorit Hockman (Cambridge, Erresuma Batua)

Lotsatia

Molossus rufu saguzarraren enbrioiak

Inurriak (x2,5)
Egilea: © Geir Drange (Borgen, Norvegia)

Inurriak (x2,5)

Myrmica sp. eta Formica sp.

Tximeleta-mihia (x5)
Egilea: © Philippe Verrees (Knokke, Belgika)

Tximeleta-mihia (x5)

Inguratuta
Egilea: © Charles Krebs (Washington, AEB)

Inguratuta

Haematococcus alga, eta Euplotes eta Cyclidium ziliatuak (x400)

Agata (x32)
Egilea: © Douglas Moore (Wisconsin, AEB)

Agata (x32)

Neurona sentsorialen hazkuntza erradiala
Egilea: © María Alejandra Lopez-Verrilli (Santiago, Txile)

Neurona sentsorialen hazkuntza erradiala

Axoiak berdez, gorputzak urdinez, eta aktina-filamentuak gorriz.

Tximeletaren hegoko ezkatak (x75)
Egilea: © Oleg Kolesnikov (Mosku, Errusia)

Tximeletaren hegoko ezkatak (x75)

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila