Sokotora: beste mundu bat

Sokotorara iristen den bisitariak beste inon ikusi ez dituen zuhaitz eta landare bitxiak ikusiko ditu. Eta beste mundu batean dagoela sentituko du.

Afrikako adarretik ekialdera dagoen artxipelago bat da Sokotora; gaur egun, Yemen-en parte da. Lau uhartek osatzen dute artxipelagoa, baina azaleraren % 95 uharte bakarrak betetzen du (3.625 km 2 ), artxipelagoari izena ematen dion uharte nagusiak, hain zuzen ere.

Basamortuko klima du; beroa eta lehorra. Eta haizeak gogor jotzen du. Kontinentetik oso isolatuta egoteak eta uharteko baldintza gogorrek eragin handia izan dute bertako bizidunengan. Hala, artxipelagoko 835 landare-espezietatik 308 (% 37) endemikoak dira; hau da, ez dira munduko beste inongo txokotan bizi. Horietako bat da, esaterako, dragoi-odolaren zuhaitza ( Dracaena cinnabari ). Haren izerdi gorria da "dragoi-odola", eta hainbat erabilera izan ditu antzinatik: medizina, tindagai, berniz...

Hegaztietan ere aberatsa da. 200 bat espezie ditu; 10 endemikoak. Eta narrastien kasuan, berriz, 31tik 28 artxipelago horretan soilik aurki daitezke. Bizidun desberdinez betetako mundu bat da Sokotora, biodibertsitatearen altxor bat.

soqotra-9_696.26929483
Egilea: © iStockphoto.com/AVBAZY
soqotra-8_765.000262424
Egilea: © iStockphoto.com/Zanscar
soqotra-7_98.7193190427
Egilea: © iStockphoto.com/Zanscar
soqotra-6_888.771978517
Egilea: Boris Khvostichenko
soqotra-3_328.59621768
Egilea: Socotra Governance and Biodiversity Project
soqotra-4_907.061993687
Egilea: Jan Vandorpe
soqotra-5_997.145579865
Egilea: Jan Vandorpe
soqotra-2_925.137928792
Egilea: ©UNESCO/Linda Shen
soqotra-1_911.417058179
Egilea: ©UNESCO/Linda Shen
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila