Sardinia: mendia itsasoan

“Mendia itsasoan”, horrela deskribatu zuen Ratzel geografo alemaniarrak Italiako bigarren uharterik handiena. Sardiniari buruz ari zen. Mendiaren eta itsasoaren arteko ezkontza horren ondorioz, turista ugariren jomuga izan ohi da uhartea.

Antzinako sumendien eraginez, eta itsasoaren eta haizeen indarragatik, Sardiniako orografia gogorra da, puskatua, eta ikusgarria.

Uharte nagusia uharte txikiz inguratua dago; tartean, Maddalena artxipelagoa osatzen dutenak, uharte nagusiaren iparraldean. Artxipelago horretako uhartetxoak ikusgarriak dira. Granitozko formazio ikaragarriak daude, bai eta bainua hartzeko gogoa ematen duten badiatxoak ere. Parke nazional izendatua dago artxipelagoa, eta, hortaz, eraikitze-erasoetatik libre da.

Maddalena parke nazionaleko tokirik entzunenetakoa Spiaggia Rosa da, hondartza arrosa. Hondarraren koloretik datorkio izena, koral-, maskor-, eta granito-zatikiek kolore arrosa ematen baitiote.

sardinia-5_46.3301996306
Egilea: ©iStockphoto.com/Lucien 82
sardinia-4_118.218483969
Egilea: ©iStockphoto.com/Seraficus
sardinia-2_245.259682898
Egilea: ©iStockphoto.com/Seraficus
sardinia-3_156.303317564
Egilea: ©iStockphoto.com/Image of life
sardinia-1_222.778756174
Egilea: ©iStockphoto.com/Wollemipine
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila