Rub al Khali

650.000 km2, 55 ºC, eta harea, harriak eta harea gehiago. Munduko hareazko deserturik handienetakoa da Rub al Khali, eta baita planetako ingurunerik gogorrenetako bat ere. Arabierazko izenak ere hala dio: ‘laurden hutsa’. Baina, laurdena ez ezik, Saudi Arabiaren hegoaldeko ia heren osoa hartzen du. 300 metrotik gorako altuerako hareazko duna erraldoiak eta hartxintxarrezko lautadak, kilometroak joan eta kilometroak etorri. Eta gutxi gehiago.

Rub al Khali
Egilea: NASA/GSFC/METI/ERSDAC/JAROS & ASTER
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila