Penitente zuriak

Zentimetro gutxi batzuetatik hasi eta bost metrorainokoak izan daitezke izotzezko penitente zuriak. Prozesioan doazen txano zuriz estalitako penitenteak gogora ekartzen dituztelako deitzen zaie horrela. Altitude handietan sortzen dira; adibidez, argazki hauetakoak bezala, Txileko Atacama basamortuaren erdian, 4.000 metrotik gora.

Penitenteak deskribatu zituen lehena Darwin izan zen, Txileko Santiagotik Argentinara bidean, penitentez jositako eremu batetik pasatu behar izan baitzuen. Hark idatzi zuen bertakoen ustez haize bortitzen eraginez sortzen zirela egitura bitxi haiek.

Baina, gerora frogatu denez, haizeak ez du ezer ikustekorik penitenteen sorreran, eguzkiak baizik. Lehendabizi, eguzki-izpien eraginez zulo txiki batzuk sortzen dira elur izoztuan. Eta, behin zulo horiek eratuta, eguzki-izpiak zuloaren paretetan islatuz erradiazioa zuloaren barruan kontzentratzen da. Horren ondorioz, sublimazioa azkartu egiten da zuloaren barruan. Hala, zuloa gero eta sakonagoa egiten da, eta zuloen tartean tente gelditzen dira izotzezko gailurrak; penitente zuriak.

Penitenteak 215
Egilea: Kevin Rauch
Penitenteak Atacaman71
Egilea: Kevin Rauch
Penitenteak57
Egilea: ESO
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila